Islamaren bost zutabeak
deitzen zaie islamaren oinarrizko arauei eta musulman orok bete behar deitu.
Honako hauek dira: fede aitormena, errezoa, limosna, baraualdia eta Mekara erromesaldia.
Fede aitormena
Shahada edo fede aitormena
(testimonioa) islameko zutabeetako lehenengoa eta garrantzitsuena da. Esaldi labur
hau oso garrantzitsua da “Ala da jainko bakarra da eta Mahoma haren profeta”. Jainko
bakarra dagoela diote, eta ez duela beste jainko irudirik.
Arabia preislamikoan
oraindik batzuk politeistak dira, baina beste batzuk, islamean zentratzen dira
jainko bakarra dagoela sinetsiz. Afirmazio honek bizitza osoan jarraitzen die
musulmanei. Jaio berriei ahapeka esaten zaie eta hiltzear daudenei
esaten laguntzen zaie. Hatz erakuslea zerura seinalatzen jartzea shahada
ordezkatzea edo honi laguntzearen seinale da. Sinesmen zintzo hau nahikoa da
musulmantzat jotzeko.
Abluzio baten ostean,
testiguen aurreko pronuntziazio bat islamera bihurtzeko erritual nahikoa da. Dotrina
islamiarrarekin bat, ez da nahikoa hau betetzea paradisura joateko, gainontzeko
zutabeak bete behar dira.
Arabieraz erlijio abrahamiko
guztien jainko bakarra da Ala. Mendebaldean ezagunagoa da, musulmanek
erabiltzen dutelako. Musulmanen aurretik Mekan erabiltzen zen, jainko
sortzailea izendatzeko. Tradizio bakoitzean ezberdinak dira.
Aurreko Arabian Ala ez zen
jainko bakarra. Laguntzaileak, adiskideak, seme-alabak eta ahaideak zituen. Islamak
ideia hau debekatu zuen. Ala jainkozko izen gorena eta bakarra zen. Unibertsoaren
sortzailea eta ahalguztiduna da.
Arabiar kristauek beste izen
bat erabiltzen dute “jainko aita” musulmanen jainkotik bereizteko. Bibliak eta
koranak erakusten dituzten jainkoaren kontzeptuen artean desberdintasunak eta
antzekotasunak daude.
Otoitza
Otoitza islamaren bigarren
zutabea da. Musulman bakoitzak bost aldiz errezatu behar du Mekarantz begira.
Otoitza egin aurretik,
musulmanak garbiketa bete behar du.garbileta txkiena, ohikoena dena, aurpegia,
eskuak, hankak eta burua garbitzean datza. Garbiketa handiena, kasu batzuetan
eskatua, gorputzaren garbiketa osoa da. Mezkitetan hau egiteko leku berezi bat
dago. Ura ez dagoen kasuetan, “garbiketa lehorra” deiturikoa dago, zein area
garbiarekin gorputza igurztean datzan.
Ez da beharrezkoa otoitza mezkitan egitea, islamak lur guztiak sakratutasun berean onartzen baititu. Mezkitara
joaten da errezua klektibki egin nahi denean, batez ere ostiraletan eta data
berezietan. Musulmanak zapatak eranzten dituzte errezatzeko, eta alfonbratxo
batean jartzen dira.
Otoitza Mekara begira egiten
da, non Kaaba dagoen. Mezkitetan Meka non dagoen adierazten da,, eta kanpoan
sinestunak bere kabuz aurkitu behar du norabidea gutxi gorabehera puntu
kardinalez baliatuz.
Otoitza koranean agertzen
diren esaldi batzuk esatean datza, inklinazio batzuez lagunduta.
Egutegi batzuk moldatu ohi
dira otoitza zein ordutan egin behar den jakiteko urteko egun bakoitzean,
musulmana munduko zein lekutan dagoen kontuan izanda.
Honako otoitz hauek dituzte.
Egunsentikoa, eguerdikoa, arratsaldekoa, ilunabarrekoa eta gauekoa.
Limosna
Lmosna islameko hirugarren
zutabea da. Koranak 80maldiz baina gehiagotan aipatzen du.
Musulman batek urtean
limosna bat eman behar die beren komunitateko pobreei, familia eta
lagunengandik hasita. Beraien ondasunen %2,5a eman behar dute, beti ere hauek
kantitate bat gainditzen dutenean. Limosna dirutan edo espezietan egin daiteke:
dirua ez ezik, ganadua, mineralak, fruituak eta zerealak ere eman daitezke.
Bere helburua ondasunen
metatzeari limite bat jartzea da, arima garbitzea eta pobre eta behardunei laguntzea.
Limosna hau jaso dezakete
beraien bizirautea ziurtatu ezin dezaketenek, limosna hori bildu dutenek,
islamera berriki bildu direnek, beren dudei aurre egin ezin diezaieketen
pertsonek, beraien etxeetatik urrun dauden musulmanek eta esklabuek (esklabutza
existitzen zenean) horrela eros zitezkeelako. Ramadaneko hilean bakarrik eman
daiteke limosna.
Baraualdia
Baraualdia ramadaneko
hilabetea da. Islameko laugarren zutabea da eta islameko ezaugarririk
nabarmenena eta ezagunena musulmanak ez direnen artean. Ramadan hitzak,
islametik kanpo, baraualdia esan nahi du, hilabetea baino.
Baraualdia gainontzeko
hilabeteetan gomendatzen da, baina ramadanen beharrezkoa da. Eguzkia ateratzen
denetik sartzen den arte jan gabe egon behar da. Musulmane bizitza apur bat
aldatzen du: gauez bizitza gehiago daude eta baraualdia eteteko elkartzen dira.
Etorkin musulman asko beren herrialdetara itzultzen dira beraien familiakoekin
batera ospatzeko ramadana, batez ere baraualdia musulmana ez den lurralde
batean eginez gero gogorragoa dela uste dutelako. Elikadura ere aldatzen da,
eta energia gehiagoko janariak prestatzen dira.
Ondoko kondizio hauek ditu:
1.
Ilargia
ikustea. Hilabetearen hasiera noiz
den ondo jabetzea ilargiaren zikloa jarraituz. Ramadana bederatzigarren ilgora
laurdenean hasten da, eta bere lehen gauean ikusi behar da. Ramadanen aurreko
hilabetea shaaban da. Shabaaneko 29. egunean ilargia ikusi beah da, eta
lainotuta badago gau horretan shaabaneko 30. egun gisa hartzen da eta ramadan
hurrengo egunean hasten da; eta ramadaneko lehen eguna izango da, inongo ilargi
hilabetek ezin baititu 30 egunn baino gehiago izan. Ilargia pertsonaliki iksui
ez duen batek, baina konfiantzazko eta ilargia ikusi duen pertsona batek
deskribatzen badio, hurrengo egunean baraualdia egitera behartua dago. Zonalde
batean ilargia ikusi bada, eta gertuko batean ez; beste zonaldeak jakiten badu
ilargia atera dela, bi herrialdeek baraualdia egin behar dute. Beste lurraldea
urruna bada, bakoitzak bere ilargi propioa du.
2.
Intentzioa: musulmanek lehen gauean (batzuen ustez gauero)
intentzioa egin behar dute baraualdia baliozkoa izan dadin. Intentzioa hurrengo
egunean (edo hilabete osoa gauero egiten ez dutenentzat) baraualdia egingo
dutela kontzientziatzea da. Intentzioa oso konkretua da, ez da nahikoa
baraualdia egingo dela esatearekin, erritual guztia bete behar da.
3.
Baraurik
egonda zerbait urdailera ez helaraztea. Zerbait solidoa edo likidoa irensteak baraualdia eteten
du. Erre eta edan arabieraz berdin esaten direnez, erretzea ere debekatua dago.
Nahi gabe izatean edo ahaztu egin delako ez du baraualdia eteten. Atentu egon
behar da eguna noiz hasten den baraualdia hasten denean eze ez jateko.
4.
Erlazio
sexualik ez izatea. Hala ere, gauez
egiten bada ez du baraualdia eteten.
5.
Ez
masturbatzea. Egun argiz masturbatzeak
baraualdia eteten du.
6.
Ez botaka
egitea. Pentsatu gabeko botakak ez
du baraualdia eteten, baina ez da berriro tragatu behar. Eztarriak eta birikek
sortutako mukia irents daiteke, beste zereginik ez baitu.
7.
Hurkoa ez
erasotzea, ez hitzekin, ezta fisikoki
ere.
Gaixoek, bidaiariek, haurdun
ddauden emakumeek eta ume txikiek ez dute baraualdia egin beharrik.
Mekara erromesaldia
Islamaren bostgarren zutabea
da. Urtean behin bederen, musulmanak Mekara joan behar du, beti ere baldintza
ekonomiko egokiak eta osasun egoera ona baldin baditu.
Du-l-higga hilabetan,
egutegi musulmaneko hamargarren hilabea, egiten da erromesaldia. Erromesaldi
txikiagoak ere badaude, beste momentu batzuetan egiten dena.
Erromesaldiak, normalean,
bost egun irauten du. Al-Haram mezkita bisitatu ostean, non Kaaba bisitatzen
eta Zamzam iturritik ura edaten den, erromesak Mina zonaldera joaten dira.
Hurrengo egunean Arafat mendira joaten dirta eta hirugarren egunean Minara
itzultzen dira. Handik berriro Mekara itzultzen dira, baina lehenago leku
batetik pasatzen dira. Han hiru zutabe harrikatzen dituzte, deabrua irudikatzen
baitute. Gainerako erritoak herri santuan gauzatzen dira.
Erromesek askotan
erromesaldia aprobetxatzen dute ondoenn Medina herrialdera joateko, non Mahoma
eta islamaren beste fundatzaile batzuk dauden lurperatuta.
Erromesaldia egin duten
pertsonek bere izenaren aurretik “hayy” (erromesa) erabil dezakete.