viernes, 1 de marzo de 2013

Bost zutabeak




Islamaren bost zutabeak deitzen zaie islamaren oinarrizko arauei eta musulman orok bete behar deitu. Honako hauek dira: fede aitormena, errezoa, limosna, baraualdia eta Mekara erromesaldia.


Fede aitormena

Shahada edo fede aitormena (testimonioa) islameko zutabeetako lehenengoa eta garrantzitsuena da. Esaldi labur hau oso garrantzitsua da “Ala da jainko bakarra da eta Mahoma haren profeta”. Jainko bakarra dagoela diote, eta ez duela beste jainko irudirik.

Arabia preislamikoan oraindik batzuk politeistak dira, baina beste batzuk, islamean zentratzen dira jainko bakarra dagoela sinetsiz. Afirmazio honek bizitza osoan jarraitzen die musulmanei. Jaio berriei ahapeka esaten zaie eta hiltzear daudenei esaten laguntzen zaie. Hatz erakuslea zerura seinalatzen jartzea shahada ordezkatzea edo honi laguntzearen seinale da. Sinesmen zintzo hau nahikoa da musulmantzat jotzeko.

Abluzio baten ostean, testiguen aurreko pronuntziazio bat islamera bihurtzeko erritual nahikoa da. Dotrina islamiarrarekin bat, ez da nahikoa hau betetzea paradisura joateko, gainontzeko zutabeak bete behar dira.

Arabieraz erlijio abrahamiko guztien jainko bakarra da Ala. Mendebaldean ezagunagoa da, musulmanek erabiltzen dutelako. Musulmanen aurretik Mekan erabiltzen zen, jainko sortzailea izendatzeko. Tradizio bakoitzean ezberdinak dira.

Aurreko Arabian Ala ez zen jainko bakarra. Laguntzaileak, adiskideak, seme-alabak eta ahaideak zituen. Islamak ideia hau debekatu zuen. Ala jainkozko izen gorena eta bakarra zen. Unibertsoaren sortzailea eta ahalguztiduna da.

Arabiar kristauek beste izen bat erabiltzen dute “jainko aita” musulmanen jainkotik bereizteko. Bibliak eta koranak erakusten dituzten jainkoaren kontzeptuen artean desberdintasunak eta antzekotasunak daude.


Otoitza

Otoitza islamaren bigarren zutabea da. Musulman bakoitzak bost aldiz errezatu behar du Mekarantz begira.

Otoitza egin aurretik, musulmanak garbiketa bete behar du.garbileta txkiena, ohikoena dena, aurpegia, eskuak, hankak eta burua garbitzean datza. Garbiketa handiena, kasu batzuetan eskatua, gorputzaren garbiketa osoa da. Mezkitetan hau egiteko leku berezi bat dago. Ura ez dagoen kasuetan, “garbiketa lehorra” deiturikoa dago, zein area garbiarekin gorputza igurztean datzan.

Ez da beharrezkoa otoitza mezkitan egitea, islamak lur guztiak sakratutasun berean onartzen baititu. Mezkitara joaten da errezua klektibki egin nahi denean, batez ere ostiraletan eta data berezietan. Musulmanak zapatak eranzten dituzte errezatzeko, eta alfonbratxo batean jartzen dira.

Otoitza Mekara begira egiten da, non Kaaba dagoen. Mezkitetan Meka non dagoen adierazten da,, eta kanpoan sinestunak bere kabuz aurkitu behar du norabidea gutxi gorabehera puntu kardinalez baliatuz.

Otoitza koranean agertzen diren esaldi batzuk esatean datza, inklinazio batzuez lagunduta.

Egutegi batzuk moldatu ohi dira otoitza zein ordutan egin behar den jakiteko urteko egun bakoitzean, musulmana munduko zein lekutan dagoen kontuan izanda.

Honako otoitz hauek dituzte. Egunsentikoa, eguerdikoa, arratsaldekoa, ilunabarrekoa eta gauekoa.


Limosna

Lmosna islameko hirugarren zutabea da. Koranak 80maldiz baina gehiagotan aipatzen du.

Musulman batek urtean limosna bat eman behar die beren komunitateko pobreei, familia eta lagunengandik hasita. Beraien ondasunen %2,5a eman behar dute, beti ere hauek kantitate bat gainditzen dutenean. Limosna dirutan edo espezietan egin daiteke: dirua ez ezik, ganadua, mineralak, fruituak eta zerealak ere eman daitezke.

Bere helburua ondasunen metatzeari limite bat jartzea da, arima garbitzea eta pobre eta behardunei laguntzea.

Limosna hau jaso dezakete beraien bizirautea ziurtatu ezin dezaketenek, limosna hori bildu dutenek, islamera berriki bildu direnek, beren dudei aurre egin ezin diezaieketen pertsonek, beraien etxeetatik urrun dauden musulmanek eta esklabuek (esklabutza existitzen zenean) horrela eros zitezkeelako. Ramadaneko hilean bakarrik eman daiteke limosna.


Baraualdia

Baraualdia ramadaneko hilabetea da. Islameko laugarren zutabea da eta islameko ezaugarririk nabarmenena eta ezagunena musulmanak ez direnen artean. Ramadan hitzak, islametik kanpo, baraualdia esan nahi du, hilabetea baino.

Baraualdia gainontzeko hilabeteetan gomendatzen da, baina ramadanen beharrezkoa da. Eguzkia ateratzen denetik sartzen den arte jan gabe egon behar da. Musulmane bizitza apur bat aldatzen du: gauez bizitza gehiago daude eta baraualdia eteteko elkartzen dira. Etorkin musulman asko beren herrialdetara itzultzen dira beraien familiakoekin batera ospatzeko ramadana, batez ere baraualdia musulmana ez den lurralde batean eginez gero gogorragoa dela uste dutelako. Elikadura ere aldatzen da, eta energia gehiagoko janariak prestatzen dira.

Ondoko kondizio hauek ditu:

1.           Ilargia ikustea. Hilabetearen hasiera noiz den ondo jabetzea ilargiaren zikloa jarraituz. Ramadana bederatzigarren ilgora laurdenean hasten da, eta bere lehen gauean ikusi behar da. Ramadanen aurreko hilabetea shaaban da. Shabaaneko 29. egunean ilargia ikusi beah da, eta lainotuta badago gau horretan shaabaneko 30. egun gisa hartzen da eta ramadan hurrengo egunean hasten da; eta ramadaneko lehen eguna izango da, inongo ilargi hilabetek ezin baititu 30 egunn baino gehiago izan. Ilargia pertsonaliki iksui ez duen batek, baina konfiantzazko eta ilargia ikusi duen pertsona batek deskribatzen badio, hurrengo egunean baraualdia egitera behartua dago. Zonalde batean ilargia ikusi bada, eta gertuko batean ez; beste zonaldeak jakiten badu ilargia atera dela, bi herrialdeek baraualdia egin behar dute. Beste lurraldea urruna bada, bakoitzak bere ilargi propioa du.

2.           Intentzioa: musulmanek lehen gauean (batzuen ustez gauero) intentzioa egin behar dute baraualdia baliozkoa izan dadin. Intentzioa hurrengo egunean (edo hilabete osoa gauero egiten ez dutenentzat) baraualdia egingo dutela kontzientziatzea da. Intentzioa oso konkretua da, ez da nahikoa baraualdia egingo dela esatearekin, erritual guztia bete behar da.

3.           Baraurik egonda zerbait urdailera ez helaraztea. Zerbait solidoa edo likidoa irensteak baraualdia eteten du. Erre eta edan arabieraz berdin esaten direnez, erretzea ere debekatua dago. Nahi gabe izatean edo ahaztu egin delako ez du baraualdia eteten. Atentu egon behar da eguna noiz hasten den baraualdia hasten denean eze ez jateko.

4.           Erlazio sexualik ez izatea. Hala ere, gauez egiten bada ez du baraualdia eteten.

5.           Ez masturbatzea. Egun argiz masturbatzeak baraualdia eteten du.

6.           Ez botaka egitea. Pentsatu gabeko botakak ez du baraualdia eteten, baina ez da berriro tragatu behar. Eztarriak eta birikek sortutako mukia irents daiteke, beste zereginik ez baitu.

7.           Hurkoa ez erasotzea, ez hitzekin, ezta fisikoki ere.

Gaixoek, bidaiariek, haurdun ddauden emakumeek eta ume txikiek ez dute baraualdia egin beharrik.


Mekara erromesaldia

Islamaren bostgarren zutabea da. Urtean behin bederen, musulmanak Mekara joan behar du, beti ere baldintza ekonomiko egokiak eta osasun egoera ona baldin baditu.

Du-l-higga hilabetan, egutegi musulmaneko hamargarren hilabea, egiten da erromesaldia. Erromesaldi txikiagoak ere badaude, beste momentu batzuetan egiten dena.

Erromesaldiak, normalean, bost egun irauten du. Al-Haram mezkita bisitatu ostean, non Kaaba bisitatzen eta Zamzam iturritik ura edaten den, erromesak Mina zonaldera joaten dira. Hurrengo egunean Arafat mendira joaten dirta eta hirugarren egunean Minara itzultzen dira. Handik berriro Mekara itzultzen dira, baina lehenago leku batetik pasatzen dira. Han hiru zutabe harrikatzen dituzte, deabrua irudikatzen baitute. Gainerako erritoak herri santuan gauzatzen dira.

Erromesek askotan erromesaldia aprobetxatzen dute ondoenn Medina herrialdera joateko, non Mahoma eta islamaren beste fundatzaile batzuk dauden lurperatuta.

Erromesaldia egin duten pertsonek bere izenaren aurretik “hayy” (erromesa) erabil dezakete.

3 comentarios:

  1. Kaixo guztioi, benetan lan egin zuen eta harro nago testigu ere bai. Nire senarrak beste neska bat utzi ninduen. Oso gaizki sentitu nintzen, baina niregana itzultzea espero zuen. Egun batean, emakume batek senarra ezagutu zitzaion mezu bat ikusi nuen eta lagundu zidaten profeta hau lagundu nahi nuela erabaki nuen, nire harremanak huts egin zuenez. Lan espiritualean sinesten ez dudan arren. Gogotik saiatu nintzen etsi nintzela, baina nire harritu nintzela profeta honek lagundu zidan, eta nire harremana ezin hobea da orain nire senarra erregina bezala tratatzeko lagundu zidanelako, jada ez zitzaidan maite izan esan zidan arren. Beno, ezin dut asko esan, baina zure harremanarekin arazoak badituzu, hona hemen helbide elektronikoa (palaceofsolutions@gmail.Com). Zure bikotea behin betiko itzuliko zara. Edo jarri harremanetan bere whatsappera +2348138513961

    ResponderEliminar
  2. Numele meu este Lavinia Nistor și sunt o femeie de afaceri și antreprenoare din București, România 🇷🇴; cu sediul în Londra, Regatul Unit. Aceasta nu este doar o mărturie - este o poveste din viața reală despre speranță, transformare și descoperire. Ani de zile, am avut un vis: să-mi extind afacerea de investiții imobiliare și să aduc locuințe moderne și accesibile în mai multe părți ale României. Dar, la fel ca mulți aspiranți antreprenori, m-am lovit de un zid financiar. Băncile locale erau prea lente, iar cerințele lor erau aproape imposibil de îndeplinit. Am fost pe punctul de a renunța până când am descoperit Împrumutul UE. La început, am fost sceptică. O companie care oferă împrumuturi de milioane de euro cu planuri de rambursare flexibile, rate ale dobânzii mici și aprobări rapide? Părea prea frumos ca să fie adevărat. Dar am făcut un salt de încredere - și s-a dovedit a fi cea mai bună decizie din viața mea. I-am contactat prin e-mail și am fost pusă în legătură instantaneu cu un reprezentant profesionist. Au fost transparenți, calzi și surprinzător de rapizi. În termen de 2 zile, după depunerea documentelor necesare, împrumutul meu de 10.000.000 de lei românești (RON) a fost aprobat și debursat direct în contul meu de afaceri. Ceea ce m-a uimit cel mai mult a fost integritatea, transparența și angajamentul lor neclintit de a ajuta oamenii serioși să reușească. Nu au existat costuri ascunse, nicio manipulare - doar sprijin autentic și profesionalism la nivel european.

    Datorită EU Loan, am reușit să:

    Finalizez 3 proiecte imobiliare mari în București și Constanța.
    Angajez peste 40 de lucrători și creez locuri de muncă.
    Stimulez economia locală.
    Achit toate datoriile anterioare ale afacerii.
    Îmi trăiesc visul fără stres sau teamă.

    Ofițerii lor de credit au fost disponibili zi și noapte pentru a răspunde la fiecare întrebare. M-au însoțit pas cu pas până când fondurile au fost eliberate. **Au crezut în viziunea mea** când nimeni altcineva nu a crezut. Dacă citești acest text și ai nevoie de finanțare pentru afacerea, proiectul sau dezvoltarea ta personală, nu pierde timpul cu hârțogăraie nesfârșită și promisiuni false. Contactează EU Loan Company și urmărește-ți visele devenind realitate. Nu ezitați să îi contactați:
    📲 Telegram: +39 350 982 8434
    📞 WhatsApp: +39 351 070 9856
    📧 Email: Euloan@europe.com / EuropeanUnion_loansyndication@outlook.com. Credeți-mă - sunt cea mai bună echipă de asistență financiară cu care am lucrat vreodată. Le datorez succesul meu.

    ResponderEliminar